Productos

Joquer

Joquer

JOQUER 1984an sortutako familia-enpresa txikia da. 2012an, nabarmen aldatu zuen norabide estrategikoa, Mario Ruiz diseinatzaileak sormen-zuzendaritza bere gain hartu zuenean, eta, 2017an, marka erabat berritu zen.

Sofak, besaulkiak eta tapizeriako elementu osagarriak egiten ditu, Mediterraneoko sustraiei eta artisau-tradizioari eutsita, produktu guztietan nabaritzen denez.

Kanpoko diseinatzaileekin lankidetzan aritzen da, eta produktuak nazioartean erreferentzia dira jada, tradizioaren eta modernitatearen arteko hutsezinezko uztarketa horretan.