Productos

Maison Berger

Maison Berger

Garai batean, Berger lanpara ospitaleetako airea garbitu eta germenak hiltzeko bakarrik erabiltzen zen. Hamarkadetan zehar, hasierako helburu horri lurrinaren dimentsioa gehitu zaio. Zabaltzen duen usaina atseginagoa da, eta, hala, lanpara katalitikoa etxe guztietara iristen ari da pixkanaka. Etxea etengabeko mugimendua duen ingurunea da, eta denbora asko ematen dugu bertan. Horregatik, garbi eta osasungarri egon behar du. Antzinako belaunaldiek argi zuten hori, eta markak haiek erakartzea lortu zuen garaiko diseinatzaile ospetsuen lankidetzan plazaratu zituen produktuei esker.

Hamarkadaz hamarkada eta modaz moda, lanpara horrek iraun egin du. Azken urteotan asko aldatu da lanpararen estiloa; izan ere, bilduma berriak egiteko, sortzaileek kontuan hartzen dituzte urtero argitara ematen diren dekorazio-joerak.

Baina Berger lanpararen erabilera ez da aldatu! Etxeko airea garbitu eta, aldi berean, lurrindu egiten du.

Baina nola erabili jakin behar da...