Productos

Objekto

Objekto

OBJEKTOk diseinatzaile ospetsuen objektuak, altzariak eta luminariak merkaturatu eta banatzen ditu mundu osoan zehar; besteak beste, Paulo Mendes da Rocha eta Maurício Klabin diseinatzaileen diseinuak.

Objektok monotonia hausten du, eta produktu original eta funtzionalak plazaratzen ditu, hunkigarriak ere badirenak.

Diseinatzaileen esku inspiratuek altzari sofistikatu eta berritzaileak sortzen dituzte, irudimenari eta formen harmoniari eutsita.

Produktu guztiak eta horiek egiteko erabilitako lehengaien %100 Europan fabrikatuta daude: Italiako eta Frantziako altzairu birziklatua, Frantziako kotoizko mihiseak, Erdialdeko Europako baso jasangarrietako zura, edota Frantziako larrua, kromorik eta bestelako metal astunik gabe antzinako prozesu baten bidez ondutakoa.