Bainugela bakarra dugu, bi nahi ditugu

"Bainugela bakarra dugu, bi nahi ditugu", eskaera hori izan zen proiektu honen abiapuntua. Gainera, seme-alabarik gabeko bikoteak etxea eguneratu nahi zuen, bizitza eta espazioak ulertzeko zuten moduaren arabera, argitasuna eta epeltasuna oinarri izango zituen energiaren bila.

Hala, erraza izan zen etxebizitzaren banaketa aldatzea, sukaldearen zati bat erabili baitzen bigarren bainugela egiteko. Sukaldea, nahikoa handia, eraberritu egin zen. Aurretik zuten bainugelak ere berritzeko beharra zuen, eta irizpide berarekin eraberritu zen: kolore zuria, egurra... gustagarriak.

Eta, pisu osoa energia horretara egokituz, osotasun harmoniatsua lortu zen, unearen arabera gune batetik bestera mugitzeko.

Azkenean, jabeek behar eta nahi zuten guztia izan zuen espazioak: partekatzeko, lan egiteko eta atseden hartzeko guneak, eta dutxan bakoitzak bere kantak kantatzeko aukera.

Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos
Solo tenemos un baño, queremos dos