Elena Trocaola interiorismo-estudioan, erabiltzen ditugun datu pertsonalez eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko araudia zehazki betetzeaz arduratzen gara (besteak beste, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzeko araudia onartzen duena).

Horren arabera, pribatutasun-politika honen bidez, Elena Trocaola interiorismo-estudioan egiten dugun datuen tratamenduaren berri eman nahi diogu gure webgunearen erabiltzaileari, beharrezko informazioa eskura izan dezan eta eskatzen diren datuak eman nahi dizkigun erabaki dezan.

webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie bildutako datu pertsonalak Elena Trocaola interiorismo-estudioaren ardurapeko fitxategietan gordeko direla. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari eman zaio fitxategien berri.

Erabiltzaileak www.elenatrocaola.com webgunearen bidez Elena Trocaola interiorismo-estudioari ematen dizkion datu pertsonalak honetarako erabiliko dira, besteak beste: sustapenen inguruko galderei, iradokizunei eta informazio-eskaerei erantzuteko, eta, dagokionean, gure sustapenei buruzko newsletter edo informazio-buletinerako izen-ematea kudeatzeko. Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete beharrekoak dira; erabiltzaileak ez baditu datu horiek ematen, enpresak ezingo dio zerbitzua eskaini edo eskatutakoa bidali.

Datuak biltzeko inprimaki bakoitzak dagokion legezko ohar edo informazio-klausula du, datuen helburu zehatzak eta datu pertsonalak babesteko indarrean den araudiak eskatzen dituen gainerako alderdiak adierazten dituena. Erabiltzaileak informazio-klausula hori irakurri eta onartu egin beharko du eskaera bidali aurretik.

Erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzeko helburuen artean egon daiteke informazio komertziala eta bestelako informazio interesgarria bidaltzea.

Dena den, erabiltzaileak uko egin diezaioke informazio hori jasotzeari, aipatutako informazio-klausuletako laukitxo hutsen bidez.

DBLOren 9. artikulua betez, Elena Trocaola interiorismo-estudioak beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu ditu, teknikoak eta antolaketa-mailakoak, datuen segurtasuna bermatzeko, eta horiek aldatzea, galtzea edota baimenik gabe erabili eta eskuratzea saihesteko, betiere kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zein arrisku duten, dela giza jarduerak eragindakoa, dela ingurune fisikoak edo naturalak eragindakoa.

www.elenatrocaola.com webgunearen erabiltzaileek datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakete. Horretarako, eskabidea bidali beharko dute, NANaren fotokopiarekin batera, honako helbide honetara:

Elena Trocaola interiorismo-estudioa, Goiko Galtzara Berri kalea, 2, behea, DONOSTIA, GIPUZKOA

Elena Trocaola interiorismo-estudioak eskaera guztiei erantzungo die, datu pertsonalen babesaren inguruan indarrean den araudian jasotako epeetan eta baldintzetan.