Zuzendaritzaren bulegoa

Familia-enpresa bateko lehendakariaren bulegoa eguneratzea zen kontua. Ondorioz, bulegoa erabat aldatu da, markaren eta enpresako produktuen funtsezko ezaugarriei eutsita: kalitatea, ospea, diseinua eta tradizioa. Horiek izan dira, halaber, interiorismo-proiektu hau osatu duten pieza, material eta marken ezaugarriak. Lan-eremu zabal, dotore eta garaikidea da emaitza; argitsua da, eta komuna ere badu, ideia kontzeptual berarekin egina.

Gaur egungo garaietara egokitze aldera, erabateko aldaketa egitea izan da egitasmoaren abiapuntua. Bulegora sartzen denari modernitate- eta kalitate-itxura erakustea lortu nahi zen, enpresako produktuen manufakturarekin bat datorren irudia, alegia. Ideia estetiko argi bat eta ongi egindako gauzen aldeko jarrera irmoa enpresaren oinarrian dagoen tradizio-kutsuarekin bateratu behar ziren.

Bezeroak oso argi zituen ideiak, baina erabateko askatasuna izan genuen gure proiektua garatzeko. Proiektua aurkeztu eta bilakaeraren berri emateko bilerak gutxi, praktikoak eta erabakitzaileak izan ziren.

Gune lasai eta maskulinoa izan da emaitza: pieza ikonikoak eta, horiekin batera, diseinuaren industrian abangoardiakoak direnak; goi-zuzendaritzako altzari bikainak; argiztapen zaindua, egunean zehar unearen arabera egokitzen dena, eta gunea bateratzen duten estaldurak, berez ere garrantzitsuak direnak, hala nola moldurak, paperak eta moketak.

Despacho Dirección
Despacho Dirección
Despacho Dirección