Familia-etxebizitza bat eraldatzea

FAMILIA-ETXEBIZITZA BAT ERALDATZEKO modu bakarra goitik behera eraberritzea da; horrela, bertan bakarrik biziko den pertsonak bere egingo du etxea.

Eta hori da pisu honen kasua: 3 logela beharrean, 2, "nirea suite-erakoa, eta armairu zoragarri horrekin; izan ere, altzari horrek, tamaina eta banaketa bikainei esker, janzteko unea alaitzen dit".

Sukaldea, gune berezi horrekin, egunkaria irakurriz kafea hartzeko, edo bazkaltzeko, edo ilunabarrean tea hartzeko. Egongela, sukalde zaharrak hartzen zuen lekua hartuta handitu dena, eta jantokia ere baduena, gonbidatuak hartzeko; une atseginak, dibertigarriak edo lasaiak igarotzeko, lagun gutxirekin edo askorekin. Edo bakarrik.

Hormigoizko habeak eta zutoinak berreskuratu, eta sentsibilitate modernoko materialak erabili ziren: dekorazio-xehetasunak ateetan, zeharkako argiztapena zokaloetan, eta abar. Horri guztiari hormetako kolore-paleta eta papera gehitu zitzaizkion, eta espazioa eraldatzea lortu zen. Emaitzak lasaitasun eta gaurkotasun itxura du, jabearen neurrira.

Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar
Transformar una vivienda familiar