Legezko informazioa

Informazio-gizartearen zerbitzuak eta merkataritza elektronikoa arautzen dituen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazio-gizarteko zerbitzu-eskaintzaile guztien betebeharra da zerbitzu-hartzaileei nahiz organo eskudunei bitartekoak eskaintzea atal honetan ematen dugun informazio zehatza baliabide elektronikoen bidez modu iraunkor, erraz eta doakoan eskuratzeko.

Webgune honen titularra hau da:

Izena: Elena Trocaola interiorismo-estudioa
Goiko Galtzara Berri kalea, 2, behea
DONOSTIA
Tel.: 943 22 46 98

Webgunearen erabilera-baldintzak:

www.elenatrocaola.com webgunea erabiltzean, erabiltzaileak oso-osorik eta eragozpenik gabe irakurri, ulertu eta onartu ditu lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika, eta webgunean azaltzen diren gainerako ohar eta jarraibideak, eta, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat, erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzailea ados ez badago, ez du erabiliko www.elenatrocaola.com webgunea. Elena Trocaola interiorismo-estudioak eskubidea du, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, webgune honetako edukiak, informazioa eta terminoak aldatzeko, bai eta erabilera-baldintza hauek, pribatutasun-politika eta gainerako legezko oharrak ere. Horregatik, erabiltzaileak webgunea irakurri beharko du bertara sartzen den bakoitzean, aldaketaren bat egin ote den egiaztatzeko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du www.elenatrocaola.com webgunea eta horren bidez eskuragarri dituen zerbitzuak erabiltzean indarrean den legeria, morala, ohitura onak eta ordena publikoa bete eta errespetatuko dituela, baita Lege-ohar honetan xedatutakoa ere. Ondorioz, erabiltzaileak ez du erabiliko www.elenatrocaola.com webgunea edo horren bidez eskuragarri dituen zerbitzuak helburu bidegabeekin eta/edo erabilera-arau hauetan ezarritakoaren kontra, ez hirugarrenen eskubideen eta/edo interesen kalterako, ez www.elenatrocaola.com webgunea kaltetzeko moduan, edo gainerako erabiltzaileei gunearen edo bertako zerbitzuen erabilera normala eragozteko moduan.

Nolanahi ere, erabiltzailea jakitun da eta borondatez onartzen du Atariaren, Zerbitzuen eta Edukien erabileraren gaineko erantzukizuna berea dela esklusiboki.

www.elenatrocaola.com webgunean beste gune edo web-orri batzuetarako estekak daude, baina ez du horien gaineko inolako erantzukizunik, ez baititu kontrolatzen. Hori dela eta, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da web-orri horietara, eta horien erabilera-baldintzen arabera.

Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak onartzen du webgune honetan agertzen diren marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak, edukiak, jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak eta/edo gainerako elementuak Elena Trocaola interiorismo-estudioaren eta/edo hirugarrenen jabetzakoak direla, ez beste inorenak, eta eurek bakarrik erabil ditzaketela trafiko ekonomikoan. Webgunera sartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, eskubide horiei uko egiten zaienik, transmititzen direnik, osorik edo partzialki baimendu edo lagatzen direnik, berariaz aurkakoa adierazten ez bada.

Aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, webgune honen erabiltzaileek ezingo dute bertako informazioa eta edukia erreproduzitu, kopiatu, laga, banatu, aldatu edo erabili, ez osorik ez partzialki, Elena Trocaola interiorismo-estudioaren aldez aurreko idatzizko baimenik gabe.

Elena Trocaola interiorismo-estudioa bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen titularra da: menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotipoak, koloreen konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webguneko beste edozein eduki. Era berean, edukien egitura, hautaketa, antolaketa eta aurkezpenaren titularra da, edo, edozein kasutan, elementu horiek guztiak erabiltzeko baimena du.

Webgune honetako edukia ezingo da partzialki edo osorik erreproduzitu, eskualdatu, ezta erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistemaren bat erabiliz, aipatutako Erakundeak aldez aurretik idatziz baimendu ez badu. Beraz, erabiltzaileak arretaz eta behar bezala erabiliko ditu webgune hau, edukiak eta zerbitzuak, lege, moral, erabilera eta ohitura on, ordena publiko eta fede onarekin bat, eta erabilera-baldintza hauen arabera, Elena Trocaola interiorismo-estudioari dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak arduraz errespetatuta.

Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio webgunea erabiltzea legez kontrako, debekatutako edo hirugarrenen kalterako helburuetarako, edota Elena Trocaola interiorismo-estudioaren markari, irudiari edo izen onari kalte egin diezaiekeen edozein modutan. Erabiltzailea izango da aplikagarriak diren baldintza hauen araberako betebeharrak ez betetzearen ondorioz Elena Trocaola interiorismo-estudioak izan ditzakeen era guztietako kalte eta galeren erantzulea. Elena Trocaola interiorismo-estudioak legezko ekintzak abiaraz ditzake bere eskubideak babesteko.

Datu pertsonalen babesa

www.elenatrocaola.com webgunean datu pertsonalak biltzen dira, atal batzuetan dauden inprimakien bidez. Datu horiek unean-unean indarrean den datuak babesteko araudiaren arabera erabiliko dira, webgune honetan azaltzen den pribatutasun-politikarekin bat. Erabiltzaileek datuak eman aurretik irakurri beharko dute politika hori.

Webgune honen bidez zerbitzu batzuetarako (adibidez, sustapenei buruzko informazio-eskaerak eta web-kontsultak erantzuteko, edo newsletterrako izen-ematea kudeatzeko), erabiltzaileek inprimakia bete behar dute, eta bertan eskatzen zaizkien datuak eman. Hala, izartxoarekin markatutako eremuak (nahitaez bete beharrekoak) bete ezean, Elena Trocaola interiorismo-estudioak ezingo du eskatutako zerbitzua bete. Erabiltzailea da eman dituen datuen benetakotasunaren erantzulea, eta berea da gezurretako, osatugabeko edo zehaztugabeko informazio eta datuen gaineko erantzukizuna ere.

Jakinarazpen komertzialak eta kanpaina komertzialak

Informazio-gizartearen zerbitzuak eta merkataritza elektronikoa arautzen dituen uztailaren 11ko 34/2002 Legea eta hori aldatzen duen abenduaren 28ko 56/2007 Legea, informazio gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoa, betez, www.elenatrocaola.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo komunikazio komertzialik bidaliko posta elektronikoz, ez ildo bereko beste baliabide elektronikoren baten bidez, aldez aurretik eskatu ez badute edo baimenik eman ez badute.

Horretarako, erabiltzaileak informazio-klausulen bidez eman beharko du baimena; klausula horie datu pertsonalak biltzeko erabiltzen diren inprimakietan azaltzen dira. Informazio komertziala jasotzeari uko egin diezaioke horretarako gaitutako laukitxo hutsaren bidez.

Elena Trocaola interiorismo-estudioak publizitatea edo informazio komertziala bidaltzen badu, "publizitatea" edo "publi" hitzen bidez bereiziko du, nahasterik egon ez dadin. Nolanahi ere, erabiltzaileak uko egin diezaioke informazio komertziala baliabide elektronikoen bidez jasotzeari; horretarako, mezua bidali behar du helbide elektroniko honetara: info@elenatrocaola.com.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

Elena Trocaola interiorismo-estudioak ez du bermatzen edukietan birusik eta bestelako elementurik egongo ez denik. Beraz, ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak webgunean nabigatzean jaso ditzakeen birus informatikoek ekipamenduetan edo sistemetan eragin ditzaketen kalteen gainean.

Era berean, www.elenatrocaola.com webgunearen titularrak ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen sarbidea etengabekoa izango denik, ezta egoki bistaratu, deskargatu edo erabiliko direnik webgunean dauden elementuak eta informazioak, bere kontrolpetik kanpo dauden faktore edo egoerek eragotzi, zaildu edo eten baititzakete. Hala, ez du inolako erantzukizunik izango zerbitzuan etenak edo atzerapenak gertatzen badira edo funtzionamendua txarra bada, Elena Trocaola interiorismo-estudioak kontrolatzen ez dituen arrazoiengatik, ezinbesteko kasuetan, edo erabiltzailearen jokaera iruzurti edo kaltegarri baten ondorioz gertazen bada. Elena Trocaola interiorismo-estudioak ez du inolako erantzukizunik izango www.elenatrocaola.com webgunearen erabiltzaileek adierazitako edukien eta iritzien gainean, ez eta bilatzaileen bidez edo www.elenatrocaola.com webguneko esteken bidez bistaratzen diren hirugarrenen webguneetako informazioaren gainean.

Atarirako eta/edo zerbitzuetarako sarbidea ukatzea eta atzera botatzea

Erabilera-baldintza hauek edo aplikagarriak diren baldintza partikularrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei Atarirako eta/edo Zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko eskubidea izango du Elena Trocaola interiorismo-estudioak, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe.

Legez kanpoko jardueren aurrean jarraituko den prozedura

Erabiltzaileren batek, edo hirugarren batek, uste badu Atariko web-orrietan edo horren bidez eskuragarri daudenetan edukiren bat legez kontra erabili dela, eta/edo jardueraren bat bidegabeki egin dela, eta, bereziki, jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak edo beste batzuk urratu direla baderitzo, ohartarazpena bidali beharko du info@elenatrocaola.com helbidera, honako informazio honekin:

  1. Datu pertsonalak: erreklamatzailearen izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
  2. Atarian egindako ustezko legez kanpoko jarduera zehaztea. Eskubideen ustezko urraketen kasuan, zehazki adierazi behar d zein direna babestutako edukiak, eta non dauden web-orrietan.
  3. Jardueraren ustezko legez kanpoko izaera erakusten duten ekintzak edo egoerak.
  4. Eskubideen ustezko urraketa-kasuetan, ustez urratu diren eskubideen titularraren benetako sinadura edo baliokidea, haren datu pertsonalekin, edo haren izenean eta/edo haren kontura jarduteko baimena duen pertsonarena.
  5. Erreklamatzaileak berariaz, argi eta bere erantzukizunpean egindako adierazpena, ohartarazpenean emandako informazioa zehatza dela eta edukiak legez kontra erabili direla edo azaldutako jarduerak modu bidegabean egin direla ziurtatzen duena.

Adingabeek webgunea erabiltzea

www.elenatrocaola.com webgunea ez dago adingabekoei zuzenduta. Adingabekoren batek informazioa eskatu nahi badigu, 14 urtetik gorakoa izan beharko du. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-ahala duen pertsonak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du eskaera, eta baimena eman beharko du enpresak bere datu pertsonalak erabil ditzan; beraz, adingabeen ardura dutenek erabaki beharko dute webgune honetako zer eduki eta zerbitzu diren adingabe horien adinerako egokiak.

Cookieak

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta webgune jakinetako orrialdeetara sartzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen dira. Hala, aukera ematen dute erabiltzailea berriro kontektatzean haren zaletasunak ezagutzeko. Erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte irakurri bertan gordetako datuak, ez informazio pertsonala eskuratu, ez beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri.

Elena Trocaola interiorismo-estudioak jakinarazten du www.elenatrocaola.com webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzailea ezagutzeko eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko direla soilik. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookieen berri jasotzeko eta disko gogorrean instala daitezen ekiditeko.

Nolanahi ere, erabiltzaileak ez baditu cookieak onartzen, litekeena da www.elenatrocaola.com webguneko informazioa eta edukiak behar bezala ez jasotzea, edo Elena Trocaola interiorismo-estudioaren zerbitzu guztiak ezin erabili izatea.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

www.elenatrocaola.com webguneak indarrean den araudi orokorra betetzen du, besteak beste, arau hauek: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Lege Organikoa garatzeko araudia onartzen duena; 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa; 1/2007 Legegintzako Errege-dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileen Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena, eta 515/1989 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa, etxebizitzen salerosketan eta errentamenduan eman beharreko informazioari dagokionez kontsumitzaileak babesteari buruzkoa. www.elenatrocaola.com webgunearen inguruan eztabaida edo gatazka sortzen bada, Espainiako legeria aplikatuko da, eta Donostiako epaitegiek eta auzitegiek izango dute auzia ebazteko eskumena; hala, aldeek berariaz uko egingo diote beste edozein foruri, halakorik izanez gero.