Higiezinen agentzia berritzea

70eko hamarkadan egindako eta garai hartako nortasun berezia zuen lokal bat zen abiapuntua Baloratu eta gorde beharreko harribitxia iruditu zitzaidan, argi zegoen lokalaren "arimari" eutsi egin behar zitzaiola.

Gainera, familia-negozio bat zen, belaunaldi-aldaketaren ondoren ibilbide luzea zuena aurretik, eta arduradunek ideiak argi zituzten. Lanari ekiteko ordua zen!

Hori abiapuntu hartuta, gure estudioak BERRITZE-PROZESUAN hartu zuen parte.

Instalazioak, zoruak, estaldurak, argiztapena eta altzariak berritu behar ziren. Pausoz pauso, iragana eta oraina berregokituz, falta zena aurkituz eta gorde beharrekoa gordetzen saiatuz.

Espazioen banaketa eta bolumenak zirela eta, lanpostu-kopurua optimizatzea izan zen erronketako bat. Baina guretzat erronkak aukera direnez, guztia arintasunez gauzatzen joan zen.

Kontzeptuari akabera emateko, kanpoaldea terraza bihurtu da, gunea partzialki itxita. Hala, eguzkiaz, haizeaz eta aire zabalaz gozatzeko lanerako gunea sortu da. Propio diseinatutako eta fabrikatutako jardinerek mugatzen dute kontzeptua, eta altzari fresko eta arinak hartzen dituzte barruan. Altzari horiek pilagarriak dira, eta jasota utz daitezke negozioa itxita dagoen ordutegian. Bertan, bilera informal bat, telefono-dei bat edo txosten baten irakurketa sormenari irekitako une bihurtzen dira.

Renovación agencia inmobiliaria
Renovación agencia inmobiliaria
Renovación agencia inmobiliaria
Renovación agencia inmobiliaria
Renovación agencia inmobiliaria
Renovación agencia inmobiliaria