Home Working

HOME WORKING PARTEKATUA. Edo, jabeak desio gisa adierazi zuen moduan, "lan egiteko toki bat nahi dut, baina familiako bizitzatik isolatu gabe". Ez zuen ezer galdu nahi, egun guztiak, une oro, garrantzitsuak baitira.

Esan eta egin. Sukalde independente handia zabaldu eta gune multifuntzional bihurtu zen. Barra bat jarri zen bertan, gosaltzeko edo basoerdi bat hartzeko, eta, aldi berean, pantailako jardunean atsedenaldia hartu duen lagunarekin hitz egiteko; esan eta egin, beraz.

Guneak integratzean, atondoa eta egongela ere hartu genituen aintzat. Hala, lanerako lekutik espazio komunak ikusten ziren, eta komunikatzeko, partekatzeko eta elkarbizitzeko aukera ahalbidetu zen.

Panel zeharrargiak, material garbiak eta egungoak, argiztapen zaindua, leku eta zeregin batzuetan nabarmentzen diren pieza ikonikoak. Proiektu honek egiaztatzen duenez, batzuetan gutxi asko da.

Home Working
Home Working
Home Working
Home Working
Home Working
Home Working