Bulegoa turismo-etxe

Erabilera-aldaketa, bulegoa turismo-etxebizitza bihurtzea. Lizentziak, baimenak, araudia...

Bulegoaren etapa gaindituta, espazioaren zabaltasuna eta funtzionaltasuna lortzea izango zen helburua hurrengoan, betiere lasaitasun-giroa, erosotasuna eta estetika ahaztu gabe. Pribatutasunerako espazioak ere atondu beharko ziren. Aurrera, bada. Guztia bota, planoa zuri, zerotik hasteko.

Zer behar dute 5 kontinenteetako pertsonek hemen etxean bezala sentitzeko? Mundu oso bat 90 m2-tan. Eta kontuan hartu beharreko alderdi juridiko eta praktiko ugari. Profesional onen aholkularitza izateak dena errazten du.

Jabeek argi zuten eraberritze on bat nahi zutela, ondorengo edozein aldaketak ez zezala eraginik izan erabileran, denak ondo funtziona zezala eta etorriko zirenek etxeaz benetan goza zezatela. Dekorazio-elementuetan kontu-pixka bat gehiago izan behar genuen. Arazorik ez horretarako, merkatuan aukera ugari baitago.

Boulevard

Gune komun baten inguruan antolatuta dago dena. Bata sofan, bestea jangelan tabletarekin, emakumea barran zuku bat hartzen, eta gizona sukaldean, afari zoragarria prestatzen. Elkarrekin baina ez nahastuta. Edo afari bikaina guztiontzat. Egongelarako, beirazko eta burdin forjatuzko elementu banatzaile handi bat diseinatu zen, erabilera anitzeko leku bat sortzeko: ateak irekita egongela da; ateak itxita, gortinak itxita eta sofa ohe bihurtuta, berriz, logela; 2 egongela ere izan ditzakegu, batzuk irakurtzen ari diren bitartean beste batzuek filma ikus dezaten. Argiztapenaren bidez gune bereziak sortzeko aukera emango diegu, irakurtzeko edo begiratokitik Boulevardeko bizitza ikusteko leku bat. Ikuspegiak biderkatzen dituen ispilu-arku bate da begiratokirako sarbidea. Bisitaldiaren iraupena edozein dela, bisitariak leku hau bere etxetzat har dezan pentsatuta dago guztia.

De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística
De oficina a vivienda turística