Productos

Texdecor Acústica

Texdecor AcústicaTexdecor Acústica

Pertsonak hartzen dituzten espazioak modu eraginkorrean estaltzeko produktu bikainen sorta aurkituko dugu enpresa honetan. Irizpide ekologikoen garrantzi ukaezina kontuan hartuta, dekorazioaren eta diseinuaren zerbitzura jarritako konponbide akustikoak eta horma-estaldurak eskaintzen ditu.

Jendearentzako proiektuetan ingurune atsegina sortzeko orduan, TEXDECORek prozesuak errazten dizkigu. Erosotasunaz eta estetika lasaiaz gain, konponbide teknikoak eskaintzen ditu soinu-inpaktuak murrizteko, sosegua sustatzeko eta ingurumena zaintzeko.

Berrikuntzan puntakoa izanik eta urteetako ikerketaren ondoren, TEXDECORek "Vinacoustic" merkaturatu zuen. Estaldura estetiko horrek benetako portaera akustikoa du, iraunkorra da, emaitza bikaina du, eta zaintzeko erraza da; iraultzailea izan da horma-estaldura akustikoetan.

Azpimarratzekoa da, halaber, koloreen aukera zabala, askotariko tonuekin –epelak, argitsuak, tonikoak, mediterraneoak, naturalak...–, proiektu bakoitzak xede duen giroa lortzeko.