Productos

Desirée

Desirée

Urte asko dira gure piezen artean DESIRÉE sofak, oheak eta besaulkiak ditugula. Maite dugu markaren filosofia, "Home, soft home", produktuek gure bezeroei sortzen dizkieten sentsazioekin bat datorrena. Diseinu fina eta oso erosoa duten piezak dira, kontu handiz eginak, emaitzak erakusten duenez.

Ekoizpenean erabiltzen diren materialak bermatuta eta ziurtatuta daude. Hala, bezeroak xehetasun zainduez eta % 100 made in Italy den produktuaz gozatzeko aukera izango du.