Productos

Casamania Horm

Casamania Horm

HORM diseinuko altzarien enpresa da, eta aukera ematen die arkitektoei, interioristei eta etxeen jabeei bizitzeko espazioak altzariz hornitzeko, etxeak eta lantokiak espazio gozo, atsegin eta funtzional bihurtzeko.

Ebanoaren erabileran maisu, askotariko forma bikainak hartzen dituzten egurretan aditu, arkitekto eta diseinatzaileen zerbitzura jarri zituen bere trebetasuna eta profesionaltasuna. Hala, profesional horien bazkide ezin hobea da diseinuak errealitate bilakatzeko orduan. Antzinako trebetasunek eta teknologia modernoak bat egiten dute sormen artistikoarekin, diseinuzko Horm produktuak egiteko. Zizelkatutako egurrak eta mekanismo ikusezinak erabiltzen dituzte, produktu naturala eta modernoa eskaintzeko.

Formen bikaintasuna bilatzen du, eta, material aukeraketari eta ekoizpen-teknologiei esker, produktu paregabea eta esklusiboa sortzen du.

Altzari eta osagarrien bidez, HORMek oinarrizko beharrei erantzuteko eta bizimodu natural eta fina aurrera eramateko aukera eskaintzen die bezero zorrotzenei, xehetasun guztiak arretaz zainduta.

Antzinako arameran HORM hitzak "asilo-eskubidea duen barruti sakratua" esan nahi du.