Productos

Expormim

Expormim

1960an, Moixent dagoen La Costera eskualdean sortu zen Exportadora del Mimbre edo EXPORMIM. Hasieratik, puntako enpresa izan da, joera berriak eta berrikuntza teknologikoak bereganatu ditu, betiere altzarien kalitatea hobetzeko xedearekin.

Haiek esaten dutenez, enpresa industriala izan aurretik artisau-enpresa izan zen, eskuen hizkuntza erabiltzen zuten, hizkuntzarik unibertsalena, alegia.

Eskualdean mendeetako tradizioa dute ratana erabiltzen, saskigintzan, zumea txirikordatzen eta kainabera tolesten, eta arbasoen artea darabilte horretarako. Eskulangile askoren herentzia jaso du markak.

Eta 60 urte igaro ondoren lortu dute helburua, etengabe aurrera eginez lortu ere: nortasuna duten kanpoko altzariak sortzea, diseinuaren eta artisau-lanaren arteko bategite zoragarriaren emaitza direnak; altzari originalak, oso erosoak, nazioarteko diseinatzaile handien ukitu argia dutenak, eta oso iraunkorrak, urte askotan erabiliko direnak.