Productos

Now Carpets

Now Carpets

Ez da erraza paragrafo-pare batean laburbiltzea zergatik sartu dugun NOW CARPETS gure marka gomendagarrienetako batzuen zerrendan.

Hitz bakarra esatera ausartuko gara: kosmopolitak.

Nepalen, Indian eta Txinan dituzte ehundegiak (haietan ez dago haurrik lanean, garrantzitsua da hori esatea).

Askotariko diseinuak dituzte, zenbatezinak, eta koloreen gama hain da zabala non ezin baitira laginak liburuxka batean bildu. Estetika gaur egungoa da, eta gozoa eta erosoa ere. Gainera, kalitatea kontrolatzeko erabiltzen dituzten prozesuak ezin hobeak dira.

Barne-diseinuko profesionalok "Alfonbrak nahierara" zerbitzua dugu eskura. Horren bidez, diseinuak, formatuak eta tonuak uztartzeko aukera dugu, eta aholkularitza eskaintzen digute, gure diseinuak errespetatuta.

Haiekin izandako esperientzia dela eta, konfiantza osoz jotzen dugu NOW CARPETS markara zoruen estaldurak aukeratzeko orduan.